
Ion Izagirre, lagun eta kideak agurtzen. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Ion Izagirre, bere familiarekin, omenaldian. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Txirrindularitzan egindako ibilbide oparoan jantzi dituen maillot ezberdinekin agertu dira lagunak. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Ion Izagirre, Ormaiztegiko pilotalekuan, esker hitzak eskaintzen.. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Herri bazkari jendetsua egin dute Ormaiztegin. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Ion Izagirre, familiaz inguraturik eta atzean herritar mordoa daukala. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Ion Izagirrek ezin izan die malkoei eutsi bere anaia Gorkak mikrofonoa hartu duenean. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Omenaldi sentikorra jaso du Ion Izagirrek Ormaiztegin
Ormaiztegin, jaioterrian, eta lagun zein senitartekoz ondo babestuta jaso du Ion Izagirrek omenaldi sentikorra. Herriko pilotalekuan jendetza batu da, bazkariaren aurretik harrera beroa egiteko txirrindularitzan ibilbide oparoa egin duen kirolariari.
NOV. 14 2026




