Pandemiaren egoera latzenak gogoratuz, etorkizun oparorako bidaia egin du irekiera ekitaldiak
Tokioko Olinpiar Jokoak koronabirusaren ondorioz urtebete atzeratu izanaz eta pandemiak erabat baldintzatuta lehiatu behar izan direlako gogoratuko dira. Irekiera ekitaldian ere pandemia presente egon da, egoera latzenak gogoratu, lehen lerroan lanean egon diren pertsonei aitortza egin eta etorkizun oparorako bidea marraztu nahi izan du, bost uztaiek islatzen duten elkartasuna sinbolo gisa erabilita.
JUL. 23 2021