
Bilbon egin da manifestazio jendetsuena. (Aritz LOIOLA/FOKU)

«Altxa eskuak, hau lapurreta da!» oihuak etengabeak izan dira. (Aritz LOIOLA/FOKU)

Gasteizen ere jendetza bildu da eguerdian. (Juanan RUIZ/FOKU)

Iruñeko Gaztelu Plaza, jendez lepo. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Donostian ere milaka lagun bildu dira. (Andoni CANELLADA/FOKU)

Egun euritsua izanik, aterkia ezin etxean utzi. (Idoia ZABALETA/FOKU)

1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatzeko kartelak, Donostian. (Andoni CANELLADA/FOKU)

Belaunaldi askori eragiten die pentsioen aferak eta hala erakusten du afixak. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Mobilizatzen segiko dutela azpimarratu dute pentsiodunek. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Ernaiko gazteek babesa adierazi diote pentsiodunen borrokari. (Aritz LOIOLA/FOKU)

%0,25eko igoeraren deskripzio grafikoa. (Andoni CANELLADA/FOKU)

Milaka lagun Gasteizen. (Juanan RUIZ/FOKU)
Pentsio duinen aldeko mobilizazio jendetsuak, iruditan
Hamarka mila lagun atera dira pentsio duinak exijitzeko Bilbo, Iruñea, Donostia eta Gasteizen egindako manifestazioetan. Mobilizatzen segiko dutela azpimarratu dute pentsiodunek.
MAR. 17 2018




