Sortuk performancea egin du gaur goizean EAJren Bilboko egoitzaren aurrean. Subiranotasuna aldarrikatu du, larrialdi klimatikoari aurre egiteko beharrezko tresnak eskuratzeko. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)
Sortuk performancea egin du gaur goizean EAJren Bilboko egoitzaren aurrean. Subiranotasuna aldarrikatu du, larrialdi klimatikoari aurre egiteko beharrezko tresnak eskuratzeko.
Trajez jantzitako hainbat lagun iritsi da, maskarak jantzita. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)
Trajez jantzitako hainbat lagun iritsi da, maskarak jantzita.
Trajez jantzitako hainbat lagun, maskarak jarrita, jendearen aurrean agertu da, nazioarteko gailurretan agintariek egin ohi duten bezala. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)
Nazioarteko gailurretan agintariek egiten dutenaren antzera jokatu dute.
Garaipenaren zeinua egin dute, eta multinazionalen, bankuen, AHTren gisako egitasmoen eta EAJ, PSOE eta PPren logoak erakutsi dituzte. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)
Garaipenaren keinua egin dute eta multinazionalen, bankuen, AHTren gisako egitasmoen eta EAJ, PSOE eta PPren logoak erakutsi dituzte.
Zenbait gaztek berdez margotu dituzte trajedunak, sistema kapitalistaren hondamendia gaitzesteko. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)
Zenbait gaztek berdez margotu ditu trajedunak, sistema kapitalistaren hondamendia gaitzesteko.
Globo urdinarekin planetaren etorkizuna ziurtatuko duen bertzelako eredu bat irudikatu dute. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)
Globo urdinarekin planetaren etorkizuna ziurtatuko duen bertzelako eredu bat irudikatu dute.
Eredu «produktibista eta kontsumista» seme-alaben geroa hipotekatzen ari dela ohartarazi dute. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)
Eredu «produktibista eta kontsumista» seme-alaben geroa hipotekatzen ari dela ohartarazi dute.
EAJri zuzenduz, Petronorren gisako enpresek eragiten duten kutsaduraren aitzinean bertze aldera begiratzeak ez duela balio erran du Sortuk. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)
EAJri zuzenduz, Petronorren gisako enpresek eragiten duten kutsadura aurpegiratu dio Sortuk.
Sorturen ekintza, kapitalismoaren aurka eta trantsizio ekologikoaren alde

Gaur egungo eredu «produktibista eta kontsumistak» zer hondamen dakarren irudikatu du Sortuk Sabin Etxearen aitzinean, Bilbon. «Proposamen antikapitalistak» oinarri hartuta, trantsizio ekologiko bat egitea eskatu du. «Ez du balio klima aldaketaren aurkako bandera altxatu eta erraustegiaren eta AHTren gisako proiektuak bultzatzen jarraitzeak», gaitzetsi du alderdi independentistak.

SEP. 19 2019