
Mariona, museoko ikurra, bisitariari ongi etorria ematen King Kong gorila erraldoiaren beso artetik. (Jon URBE I FOKU)

San Fermin txotxongiloa nafarroako Gobernuak dohaintzan eman dio Topic-i. (Jon URBE I FOKU)

Mundu osotik konpainiak ailegatzen dira Tolosara bertan beren obra prestatzeko. Irudian, Catalunyatik iritsitako talde bat. (Jon URBE I FOKU)

Teknika eta material askotariko txotxongiloak dira, baina oinarrian, harizkoak, eskuzkoak eta hagatxo bidez manipulatzen dira. (Jon URBE I FOKU)

Topic-ek funtsa zabala du: 3.000 pieza baino gehiago biltzen ditu, kultura anitzekoak. Asiar bilduma da oparoena. (Jon URBE I FOKU)

Txotxongiloak egiteko inspirazio iturria edozein izan daiteke. Topic-eN dauden guzti guztiak noizbait antzerki lan baten parte izan dira. (Jon URBE I FOKU)

Museoaren azken atalak kontzientzian eragitea du helburu: ondarea zaintzeaz eta transmisioak duen garrantziaz mintzo da. (Jon URBE I FOKU)

Biltegian txukun-txukun gordeta daude pieza guztiak. Zaindu eta beharra dutenean, zaharberritu eta tratatu egiten dira. (Jon URBE I FOKU)

Txotxongiloaren tradizioa oso hedatua dago Asian, baina mundu osoan zabaltzen den artea da. Are gehiago, txotxongiloen antzerkia arterik zaharrenetarikoa da. (Jon URBE I FOKU)

Pertsonaia ezagunek ere beren txotxongilo propioak dituzte, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak kasu. (Jo URBE I FOKU)

Topic Zentroak antzoki bat ere badu, 250 eserlekurekin. Oholtza berezia da eta bereziki txotxongilo ikuskizunak eskaintzeko eraikia eta diseinatua izan zen. (Jon URBE I FOKU)

Idoia Otegui Topic-eko zuzendaria da. Betidanik izan du lotura Tolosako Titirijai txotxongiloen jaialdiarekin eta hastapenetatik Museoarekin. (Jon URBE I FOKU)

Txotxongilo tradizionalenak ere ikus daitezke. Erakusketak aldatuz doaz pixkanaka duen funtsa aberatsa ikuslegoari gerturatzeko asmoz. (Jon URBE I FOKU)
Topic, txotxongiloen etxea, amets egiteko makina
Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroak hamar urte bete zituen iaz eta aurtengoak ospakizun urtea behar zuen izan… Momentuz festak alde batera utzi behar izan diren arren, bisita bat egin dugu Idoia Otegui zuzendariaren eskutik. Museoa baino, «txotxongiloen etxea» dela dio. Berriro ume izateko, amets egiteko, eta munduko kulturetara hurbiltzeko lekua da Topic. Ez dago munduan txotxongiloaren alor guztiak horrela jasotzen dituenik.
NOV. 14 2020




