Teloia kendu eta Niko Etxart izan da lehena oholtzara agertzen, 1979ko ‘Euskal rock & roll’ eskainiz.
Teloia kendu eta Niko Etxart izan da lehena oholtzara agertzen, 1979ko ‘Euskal rock & roll’ eskainiz. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Publikoaren laguntzarekin abestu du ‘Bagare’ Gontzal Mendibilek.
Publikoaren laguntzarekin abestu du ‘Bagare’ Gontzal Mendibilek. (Aritz LOIOLA | FOKU)
The Uskis taldea oholtzara agertu denean 2005era egin dugu salto, ‘Horrelako’ kantuaren eskutik.
The Uskis taldea oholtzara agertu denean 2005era egin dugu salto, ‘Horrelako’ kantuaren eskutik. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Sara Zozayak Benito Lertxundiren ‘Bizkaia Maite’ abestu du, oso liriko, beti bezain zaindua.
Sara Zozayak Benito Lertxundiren ‘Bizkaia Maite’ abestu du, oso liriko, beti bezain zaindua. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Joselu Anaiak taldeak ‘Ai, Txabela’, ‘Txebetxa’ eta bukatzeko Duplakoek lagunduta ‘Iñaki’ ere eskaini dute. Erromeria Bizkaia Arenan.
Joselu Anaiak taldeak ‘Ai, Txabela’, ‘Txebetxa’ eta bukatzeko Duplakoek lagunduta ‘Iñaki’ ere eskaini dute. Erromeria Bizkaia Arenan. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Olaia Inziarte hunkitu egin da ‘Gereziak’ kantatzean, epizidade asko duen kantua. Orkestrarekin bikain ezkontzen du kantuaren errepikak.
Olaia Inziarte hunkitu egin da ‘Gereziak’ kantatzean, epizidade asko duen kantua. Orkestrarekin bikain ezkontzen du kantuaren errepikak. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Pasion Vega da atzerritik etorri den gonbidatuetako bat. Benito Lertxundiren ‘Herribehera’ hautatu dute hark abesteko.
Pasion Vega da atzerritik etorri den gonbidatuetako bat. Benito Lertxundiren ‘Herribehera’ hautatu dute hark abesteko. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Evaristok arreta eman du kamisetako mezuarekin (‘Welcome to fuck you’, ongi etorri izorra zaitzaten) eta egin dituen keinu probokatzaileekin. La Polla Recordsen 1989ko ‘Asi es la vida’ kantatu du, ‘Ellos dicen mierda’ diskotik.
Evaristok arreta eman du kamisetako mezuarekin (‘Welcome to fuck you’, ongi etorri izorra zaitzaten) eta egin dituen keinu probokatzaileekin. La Polla Recordsen 1989ko ‘Asi es la vida’ kantatu du, ‘Ellos dicen mierda’ diskotik. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Alaitz eta Maiderren eskutik etorri da triki-pop unea. Elkar besarkatu diren unean publikoak txalo eginaz babesa erakutsi die oiartzuarrei.
Alaitz eta Maiderren eskutik etorri da triki-pop unea. Elkar besarkatu diren unean publikoak txalo eginaz babesa erakutsi die oiartzuarrei. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Judit Neddermanek euskaraz egin du bere hitzartzea: «Katalana naiz eta oso harro nago hemen egoteaz». Imanolen ‘Mendian gora haritza’ eskaini du.
Judit Neddermanek euskaraz egin du bere hitzartzea: «Katalana naiz eta oso harro nago hemen egoteaz». Imanolen ‘Mendian gora haritza’ eskaini du. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Eñaut Elorrietak ‘Erreka’ abestia, egun gutxi barru publikatuko duen ‘Festina Lente’ diskoko kantua, eskaini du Iñar Sastreren laguntzaz.
Eñaut Elorrietak ‘Erreka’ abestia, egun gutxi barru publikatuko duen ‘Festina Lente’ diskoko kantua, eskaini du Iñar Sastreren laguntzaz. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Ustekabean azaldu dira Deabru Beltzak publiko artetik.
Ustekabean azaldu dira Deabru Beltzak publiko artetik. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Peio eta Pantxoak ‘Azken dantza’ eskaini dute. Konponketa oso zinematografikoa egin dio Velazquezek.
Peio eta Pantxoak ‘Azken dantza’ eskaini dute. Konponketa oso zinematografikoa egin dio Velazquezek. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Merina Grisek ekarri du pop bortitza: ‘Ardi latxen herrian’ eskaini du set berezi batean.
Merina Grisek ekarri du pop bortitza: ‘Ardi latxen herrian’ eskaini du set berezi batean. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Dupla ez da txantxetan ibili: «Altxa ipurdi horiek, dantzarik egiten ez duena kalera doa», bota dute, ‘Tirikitrauki’-ren erritmora.
Dupla ez da txantxetan ibili: «Altxa ipurdi horiek, dantzarik egiten ez duena kalera doa», bota dute, ‘Tirikitrauki’-ren erritmora. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Eta Bengo, Janus Lester, Mikel Urdangarin, Doctor Deseo, Maruxak... maila bikaina eta pubikoa asebeteta.
Eta Bengo, Janus Lester, Mikel Urdangarin, Doctor Deseo, Maruxak... maila bikaina eta pubikoa asebeteta. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Ura Bere Bideanek borborka utzi du Bizkaia Arena

Goitik ari da garatzen Ura Bere Bidean, beste behin ere maila bikaina erakutsiz. Eta ez da gutxiagorako, oholtzak hartu dituen artisten maila kontuan hartuta: Niko Etxart, Mikel Urdangarin, Merina Gris, Olaia Inziarte, Evaristo, Pello eta Pantxoa... belaunaldi ezberdinetako artistak Velazquez orkestra zuzendariarekin bat eginda borborka utzi dute Bizkaia Arena.

OCT. 24 2026