Altzako herritarrek omenaldia eskaini diote Joan Mari Irigoieni

Joan Mari Irigoien idazleak bere azken lana, ‘Txantxanberde kantaria’ poema, liburua aurkeztu zuen atzo Altzako Casares Tomasena kultur etxean, eta Altzako herritarrek omenaldi bat egiteko aprobetxatu zuten parada. Juan Ramon Makuso idazleak lagundu zion aurkezpenean, eta ekitaldiaren bigarren zatian herrikideen berotasuna jaso zuen. Hainbat idatzi irakurri zizkioten, zuhaitz bat opari eta abesti bat ere eskaini zitzaion.

MAY. 15 2015