Anoeta hasi da urdintzen

Anoeta estadioa hasi da behin betirako izango duen itxura hartzen kanpotik. Izan ere, hegoaldeko harmailetan zintzilikatzen ari dira dagoeneko EFTE izeneko estalkia, estadioaren kanpoaldeari irudi erabat urdina emango diona aurrerantzean. EFTE  Etileno Tetra Fluoro Etilenoa da, polimero termoplastiko bat, beroari eta euriari aurre egiteko prestatutakoa. Bideoan, langileak estalkia ezartzen.

AUG. 27 2018