Arrano Etxea, basa animaliak eta exotikoak jaso eta errekuperatzeko zentroa

Basa animaliek, naturan bizitzera ohituta egon arren, izaten dute tarteka gizakien beharra. Istripua izan dutelako, zauritu dituztelako, habiatik erori direlako... sendatu eta zaindu beharra izaten dute. Horretan trebatutako zentroetan jasotzen dute laguntza, hala nola Igeldoko Arrano Etxean, non jabeek baztertutako espezie exotikoek ere aurkitzen duten aterpea. Animali hauek bizitza berrirako nola prestatzen diren ikusi du NAIZek bertatik bertara.

JUN. 14 2018