Euskal selekzioak ekipazio berria estreinatu du, mendeurrena ospatzeko

Euskal selekzioaren mendeurrena ospatzeko ekipazio berria aurkeztu du Astorek Arrasaten. Bertan izan dira garai bateko jokalariak zein egungoak, horien artean Inaxio Kortabarria, Agustin Aranzabal, Aitor Lopez Rekarte, Mikel Gonzalez, Mikel Lasa, Aintzane Encinas, Vanesa Guimbert, Mikel Etxarri selekzionatzaile ohia... Kortabarriak ofizialtasuna aldarrikatu du, izan ere, bere ustez, urtean partida bat edo bi jokatzeak «ez gaitu eramaten inora».

OCT. 27 2015