Ikamaren mobilizazioa, hezkuntza euskaldun baten alde
Ikamak deituta greba eguna zuten Hego Euskal Herriko ikasleek, hezkuntza euskalduna aldarrikatzeko. Salatu dute egungo eredua agortuta dagoela eta ez duela ikasleak behar bezala euskalduntzeko gaitasunik. Horren aurrean, baliabideak eta anbiziozko politikak galdegin dituzte.
DEC. 11 2025





