Ireki ditu ateak Durangoko Azokak

Durangoko Azokaren 57. edizioak ireki ditu ateak. Ohi bezala, ikasleei eskainia da lehenbiziko egun hau eta segituan bete dituzte Landako Guneko pasabideak. Gaurtik hasita eta igandera bitarte ez da girorik faltako herri bizkaitarrean.

DEC. 07 2022