Kaleko Urdangak: ‘Morts pour la patrie’
11/11/2019
Loading player...

Kaleko Urdangak taldeak Vis Vires estatubatuarrekin erdibanako disko motza argitaratu berri du hainbat zigiluren babespean. ‘Morts pour la patrie’ da diskoko abestietako bat, hain zuzen ere bideoklip honi izena ematen diona. Hodei Izarrak grabatu eta ekoitzi du Kemen Atxurra, Maialen Arrinda eta Aingeru Bidaurretaren laguntzarekin, Elgeta, Gernika, Hondarribia eta Urruñan. 

Bideoklipa kaleratu duten eguna, azaroaren 11, hain zuzen ere, I. Mundu Gerra amaitutzat eman zuen Versaillesko itunaren urteurrena da eta jai eguna da Estatu frantsesean, baita Ipar Euskal Herrian ere. Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko sei mila herritar hil ziren gerra hartan, gehienak oso gazteak. Armistizioaren egunean hildakoak oroitzen dituzte.

 

 

 

EUSKAL HERRIKO PARAJEAK | GOTZON ARANBURU
 
Loading player...
 
Loading player...


Arlabanetik hasi eta Makatzgaineraino, udazkeneko ibilaldia Elgeako mendietan. Behe-lainoa bidelagun izanda irudi ederrak eskaintzen ditu lainoen gaineko egun eguzkitsuak.