Mixel Berhokoirigoin: «Gaurko egunak lagunduko du marrak mugitzen»

ELA sindikatuak sareratu du Mixel Berhokoirigoinen hausnarketa, gaurko eguna ez dela amaiera bat nabarmendu du, «transmisio bat da, lekukoaren aldatzea. Iragana, bere zauri guztiekin... eta etorkizuna elkarbizitza osatzeko». Dena oraingoz aurreikusita bezala doala nabarmendu du eta garrantzia eman dio gaurko egunaren izaerari berari: «gaurko egunak lagunduko du... marrak mugituko dira bakoitzaren buruan». Azken desio bat ere bai, «atzo lainopean zena eguzkira irtengo da emeki-emeki... Bide luzea eta zaila izango da baina konfiantza badut».

APR. 08 2017