Nizako katedral ortodoxo errusiarra

Errusiatik kanpoko eliza ortodoxo errusiar handiena da Nizakoa. 1903an hasi eta 1912an amaitu zituzten eraikuntza lanak, hiri honetara negua igarotzera etortzen ziren nobleak eta aberatsak haien beharretarako erabili zezaten. Ordudanik aberasten joan da kanpo eta barru, eta gaur egun milaka bisita jasotzen ditu urtero, baina hala ere Cote Azur-eko errusiarren topaleku eta otoitzleku izaten jarraitzen du beste ezeren gainetik.

+ Nizako San Nikolas katedrala (wikipedia | FR)

AUG. 03 2018