Txapelketa Nagusiko zortzi finalistak BECen izan dira
Abenduaren 15ean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean kantatuko duten bertsolariak BECen izan dira gaur, Bertsozale elkarteko arduradunekin batera finalaren xehetasunak eskaintzeko. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Igor Elortza eta Unai Iturriaga dira zortzikotea osatzen duten finalistak.
DEC. 04 2013





