‘ZIRKORRIKA’, Korrikaren 20. edizioaren soinu banda

Zirko giroan dator Korrikaren 20. edizioko kantua eta bideoklipa. Uxue Alberdiren hitzak ditu eta musika eta moldaketak Xabier Zabaleranak dira. Euren ahotsarekin parte hartu dute Izarok, Oihana Fernandezek, Jurgi Ekizak, Miren Narbaizak eta Pettik. Jarauta 69 txarangarenak dira metalak eta Oreka TX-k ere parte hartu du.

Abestiaren grabazioa, nahasketa eta masterizazioa Kaki Arkarazok egin ditu eta Harkaitz Martinez de San Vicentek zuzendu du lana. 

Bideoklipari dagokionez, Hiru Damatxo Ideia Faktoriak egin du, Mikel Fernandez aritu da kamera lanetan eta zirko-artistak Ilargi berdea, Sanset Freerun eta Asvinenea arte eszenetikoen laborategiko kideak izan dira. 

DEC. 14 2016