Naiz.info
Pasaia

Hondarribiak mendean hartu du Kaiku Pasaiako estropadan

Azken txanpan gailendu da Hondarribia, estropada osoan Kaiku aurretik aritu arren. San Juanek hirugarren bukatu du Pasaiako bandera eta Urdaibai laugarrena izan da.

Hondarribia garaipena ospatzen. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Hondarribia garaipena ospatzen. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

San Migel Ligako talderik indartsuenak direla erakutsi dute Hondarribia eta Kaikuk Pasaiako banderan. Jose Luis Kortak entrenatzen duen taldea larunbateko garaipena errepikatzeko zorian izan da estropada osoan zehar aurretik joan ostean, baina Hondarribiak mendean hartu ditu azken txanpan.

Lortutako garaipenarekin, Hondarribiak ligako lidertza babesteko puntu garrantzitsuak eskuratu ditu. Kaiku bigarren tokian dago sailkapen nagusian bi puntutara.

San Juanek hirugarren tokian amaitu du Pasaiako estropada eta Urdaibai laugarrena izan da. San Pedro bostgarrena izan da eta Tiran seigarrena.