NAIZ.INFO
IRUÑEA

Beste lagun bat atxilotu dute Arantzadiko baratzeetan

Poliziak beste lagun bat atxilotu du gaur Iruñeako Arantzadiko baratzeetan. Arantzadi Auzolanean ekimenak elkarretaratzea egin du Udalaren jarrera salatzeko.

Hondeamakinak eta poliziak, atzo, Arantzadiko baratzeetan. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Hondeamakinak eta poliziak, atzo, Arantzadiko baratzeetan. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Poliziak Alberto Iglesias ekintzailea atzeman du gaur eguerdian Arantzadiko baratzeak Udalak bidalitako hondeamakinetatik babesten ari zela.

Lekukoek aipatu duten bezala, ekintzaile talde batek bart ekin zion lurra lantzeari eta suntsitutako zatiak berriro landatzeari. Gaur goizean, gunea atontzeko itzuli dira. Polizia agertu denean, alde egitea exijitu die baina ekintzaileek muzin egin diote aginduari. 

Hori dela-eta, ekintzaileetako bat atxilotuta eraman dute poliziek.

Astelehenean jazo zen aurreneko atxiloketa Arantzadiko baratzeetan, eta atzo beste bi –hasiera batean hiru zirela esan zen, baina haietako bat aske geratu zen berehala–.

Iruñeko Udalak zenbait hirigintza proiektu ditu Arantzadiko baratzeetan gauzatzeko eta, horretarako, urteetan zehar auzolanean landutako guneak hausten ari da.

Jazotakoa salatzeko, Arantzadi auzolanean ekimenak elkarretaratzea egin du gaur iluntzean Iruñeako Udaletxearen aurrean.