Naiz.info
Donostia

Animaziozko zinemari atzera-begirakoa eskainiko dio Donostiako Zinemaldiak

‘Animatopia. Animaziozko zinemaren bide berriak’ atzera-begirakoan genero horren baitan azken hamarkadan nazioartean ekoiztu diren lanen panoramika eskainiko da.

Irailaren 20tik 28ra ospatuko da 2013an Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioa, eta hurrengo programaziorako lehen iragarpena egin du antolakuntzak.

Atzera-begirako bat eskainiko dio animaziozko zinemari ‘Animatopia. Animaziozko zinemaren bide berriak’ izenburua eramango duen atalean. 

Animatopian biltzen dira animaziozko egungo zinemak egindako ekarpenik iradokitzaileenak eta originalenak. Atzera-begirako horrek bilduko dituen filmak generoari oker ezarri zaizkion mugetatik, familiako entretenimendu zintetatik edo fantasiazko abenturetatik, harago doaz.

«Programan bildutako izenburuek argi utziko digute animazioak askatasun eta ahalmen handia erakutsi duela askotariko gaiak hainbat ikuspuntutatik lantzeko», adierazi du Zinemaldiak.

Atzera-begirakoa osatzeko, Roberto Cuetok koordinatutako liburu bat argitaratuko da.