Naiz.info
Bilbo

Olaizola eta Zabala nagusi (22-6)

Aimar Olaizolak eta Ibai Zabalak ez dute hutsik egin eta erraz irabazi dute Arretxe eta Beginoren aurka ostiral gauean Zestoan jokatutako partidan.

Markagailuak erakusten duen bezala (22-6), Aimar Olaizolak eta Ibai Zabalak nagusitasun osoz gailendu dira Arretxe eta Beginoren kontra.

Aimar Olaizolak hartu du du pardidako pisu guztia eta aurrean asko asmatu du. Emozio gutxiko neurketa izan da. Emaitza honen ondorioz Aimar eta Zabala hurrengo faserako sailkatzeko aukera askorekin geratu dira eta Arretxe eta Begino kanporatuak izateko zorian daude.