Naiz.info

Garaipen baliotsua lortu du Osasunak etxetik kanpo

1 eta 3 irabazi dute nafarrek Valladoliden zelaian. Bigarren zatian buelta eman dioten markagailuari Kike Solaren golei esker eta garaipen garrantzitsua eskuratu dute. [Partidaren xehetasunak]

Osasunak beharrezkoak zituen hiru puntuak lortu ditu Valladoliden kontra. Nafarrek partidako gol guztiak egin dituzte -Valladoliden gola Rubenek sartu baitu bere atean 11. minutuan- eta garaipen garrantzitsua eskuratu dute jaitsiera postuetatik urruntzeko. Une honetan zazpi puntuko aldea daukate jaitsiera postuetako azken tokian dagoen Celtarekiko.

Lehen zatian Mendilibarren mutilak ez dira batere fin aritu eta atzetik joan dira atsedenaldira. Bigarren zatian berriz, Kike Solaren berdinketaren gola itzartu egin ditu nafarrek eta beste bi gol lortu dituzte jarrian. Kike Solak berak egin du bigarrena eta De las Cuevasek hirugarrena. Valladolid desagertu egin da partidaren azken zatian.