NAIZ.INFO
DONOSTIA

Ricardo Bermejoren ‘Volaré’, Donostiako Jazzaldiaren 48. edizioko kartel irabazlea

‘Volaré’ izeneko lana izango uztailaren 24tik 28ra Donostian egingo den Heineken Jazzaldiaren kartel nagusia. Ricardo Bermejo da lanaren egilea.

Ricardo Bermejoren ‘Volaré’ lanak irabazi du uztailaren 24 eta 28 bitartean Donostian egingo den Heineken Jazzaldiaren kartel lehiaketa. Guztira 871 lan aurkeztu dira lehiaketara.

Egileak azaldu duenez, bere obraren bidez «musikak hegan egiteko duen ahalmena» azpimarratu nahi izan du, «alde batetik bestera joateko ahalmena, mundu batetik bestera joatekoa».

Kartel irabazlea hautatu duen epaimahaian zeuden Alex Ubago abeslaria, Antton Olariaga marrazkilaria, Iker Seisdedos ‘El País’ egunkariko kulturako zuzendaria eta Mar Abad Yorokoburen erredaktore burua.