NAIZ.INFO
DONOSTIA

Grebaren inguruko informazioa soilik emango du NAIZek

NAIZek jarraipen berezia egingo dio ostegun honetan Hego Euskal Herrian deituta dagoen greba orokorrari, bai webgunean baita sare sozialen bidez ere.

GARA eta NAIZeko langileen batzarrak bat egin du Hego Euskal Herrian gaurko deituta dagoen greba orokorrarekin.

Ondorioz, eta batzarraren erabakiz, www.naiz.info eguneratuko da baina soilik grebaren inguruko informazioa eskainiko du. Goizean goizetik hasita eta eguna bukatu arte, lanuztearen jarraipenaren eta mobilizazioen berri emango dugu.

Sare sozialetan ere etengabeko jarraipena egingo dugu, Twitterren @naiz_info kontuan eta Facebooken.

GARAk ere bihar informazio zabala eskainiko du gaurko lanuztearen inguruan.