Naiz.info
Bilbo

25 ordutan bete du Orreagatik Santiagorako bidea Azparrenek

Bizikletaz egin du Donejakue bidea. Larunbat eguerdiko 12.00etan atera zen Orreagatik Mikel Azparren eta igandeko 13.00etan iritsi da Santiagora.

Mikel Azparren Gaur8-rako egindako elkarrizketan. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
Mikel Azparren Gaur8-rako egindako elkarrizketan. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Mikel Azparren txirrindulari profesional eta Caja Rural taldeko zuzendari izandakoak 25 ordu behar izan ditu Orreaga eta Santiago arteko bidea bizikletaz egiteko. Azparrenek onartu duenez, oso gogorra egin zaio ibilbidea betetzea. Batez ere azken 90 kilometroak.

Larunbat eguerdian atera zen Orregatik eta eguerdiko 13.00etan iritsia da Santiagora. Azparrenen asmoa Donejakue bidea 24 ordutan egitea zen GAUR8-n egindako elkarrizketan azaldu zuenez. Hala ere, Julian Sanzek 2007. eta 2008. urteetan ezarritako marka hobetu du Azparrenek. 27 ordu eta erdi behar izan zituen Sanzek.