Patxi Gundin aske geratu da espetxe zigorra osorik bete ostean

Bilboko Santutxu auzoko presoa 18/98 sumarioan epaitu zuten eta zazpi urteko espetxe zigorra bete ostean aske geratu da.

NAIZ.INFO|01/02/2014 13:03
20140201_patxigundin
Patxi Gundin espetxetik atera ostean. (Iñaki TELLERIA)

Patxi Gundin presoak askatasuna berreskuratu du gaur goizean. Santutxuarrak Terueleko espetxea atzean utzi du eguerdian, zazpi urteko espetxe zigorra bete ondoren. Gundin 18/98 sumarioan epaitu zuten eta zigorra osorik bete ostean aske geratu da.