NAIZ.INFO
DONOSTIA

Usurbilgo Victorio Luzuriagan zauritu zen langilea hil egin da

Usurbilgo Fagor Victorio Luzuriaga enpresan istripua izan zuen langilea hil egin da, LABek jakinarazi duenez. Aurten Euskal Herrian lan ezbeharrean hil den seigarrena da.

38 urteko langile batek istripua izan zuen urtarrilaren 30ean Usurbilgo Fagor Victorio Luzuriaga enpresan, makinen prebentzio lanetan ari zela. Lubaki batera erori zen eta oso larri eraman zuten erietxera. Alduntzar enpresarentzat ari zen lanean.

LABek jakinarazi duenez, atzo hil zen behargina, jatorri errumaniarrekoa.

Luzuriagako enpresa batzordeak deituta lanuztea eta elkarretaratzea egingo dute bihar, 13.00etatik 15.00etara.

Aurten lan istripuz Euskal Herrian hil den seigarren langilea da.