NAIZ.INFO
MURCIA

Eibarrek berdindu egin du Murtzian

0 eta 0 bukatu da partida. Eibarrek sailkapenaren lehen postuan jarraitzen du, baina orain Deportivo eta Recreativorekin berdinduta dago 46 punturekin.

Eibarrek berdinketarekin konformatu behar izan du Murtzian jokatutako partidan. Bigarren mailako liderrak ez du lortu golik egitea, baina defentsa lanetan sendo aritu denez, puntu bat lortu dute.

Sailkapenaren buruan jarraitzen du EIbarrek. 27 jardunaldi jokatu ostean 46 puntu dituzte, Deportivok eta Recreativok bezala.