Berri Txarrak taldeak geldialdi mugagabea egingo du 2019 urtearen amaieran

Berri Txarrak talde nafarrak 2019rako prestatu duen bira luzearen ondoren taldeak etenaldi mugagabea egingo duela iragarri berri du. «Geratzeko beharra daukat, distantzia hartzekoa. Horren konplikatua eta sinplea da», adierazi du Gorka Urbizuk ohar baten bidez.

naiz|12/12/2018|1 comentario
Berri
Berri Txarrak, durante el concierto del pasado sábado en el BEC. (Aritz LOIOLA / FOKU)

25 urteko ibilbidearen ostean, «etenaldi mugagabea» egitea erabaki du Berri Txarrak taldeak. «Berri Txarrakekin ziklo ahaztezin bat ixteko garaia heldu dela sentitzen dut. Geratzeko beharra daukat, distantzia hartzekoa. Horren konplikatua eta sinplea da», adierazi du Gorka Urbizuk ohar baten bidez.

Baina ez dira edonola aldenduko agertokietatik. 2019an zehar ‘Ikusi Arte Tour 2019’ egingo dute eta datozen egunetan jakinaraziko dituzte xehetasunak. «Hogeitaka urtetan atsedenik hartu gabe aritu ondoren, egunetik egunera nekezagoa zait higadura emozional eta fisiko honi aurre egitea. Oraintxe bertan gure erritmoak ez doaz parean eta ez gaude %100ean jarraitzeko moduan. Berri Txarraken entzuleek ez lukete ulertuko hala segitzea, eta erabakia benetan zaila den arren, gauden tokian jarri gaituztenenganako errespetua beti egon da talde honen lehentasunen zerrendaren gorenean».

Uzteko garaian ere asmatu beharra dagoela nabarmendu nahi izan du. «Musika eta sormena ulertzeko modu asko dago, sortzaileak beste ziurrenik. Baina momentu batetik aurrera ezbaian jarri behar da ia dena. Erabaki beharra dago beti atezuan dagoen inertziarekin ze harreman mota eduki nahi duzun. Aroak ixten asmatu eta berriak abiatzen saiatu. Bestela esanda: ikasten segi».

Eskerrak ere eman nahi izan dituzte. «Senitarteko, lagunarte eta bikotekideei zuen ulerberatasunagatik, gauzak erraz jarri dizkiguzuelako trukean ezer eskatu gabe. Mila esker urteotan guztiotan BTX crew lantalde bikaina osatu duzuenoi, beti izan zarete gure bigarren familia. Eskerrik asko antolatzaile, zigilu, ekoizle, talde, erakunde, gaztetxe, disko-denda, areto, jaialdi, teknikari, musikari, hedabide, lagun, etsai eta rockaren fauna basati honetan beharrezko diren beste hainbat izakiri. Zuek gabe, hau guztia ez zatekeen posible izango».

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.