
Dirua parean atera omen da, seguruenik azken partidan Elezkanok eta Rezustak ez zutelako bere mailarik onena eman, baina neurketa hastearekin batera ikusi da Zaratamoko aurrelaria eta Bergarako atzelaria ez zeudela txantxetarako.
Gipuzkoarra erabat nagusitu da atzeko koadroetan eta bizkaitarrak bikain baliatu du alde hori tanto ikusgarriak egiteko. Konturatzerako 0-6 aurreratu dira, eta sei tantoak urdinek eginak, ez da oparirik egon.
Jokin Altunak lan zailak izan ditu hasieratik amaierara, baina gogotik saiatu da jokoan nolabait sartzen. Ez du erraza izan, baina pilota aldaketarekin 3-6 inguratu dira. Urdinek defentsa ikaragarria erakutsi dute eta amezketarrak sekulako arazoak izan ditu tanto bat egin ahal izateko.
Rezustaren huts bakanetako bat 4-8an iritsi da, baina hortik aurrera urdinek bost tanto kateatu dituzte segidan, eta 4-13koarekin jada partida hautsia ikusten zen.
Eta halaxe izan da, Elezkano eta Rezustaren garaipena ez da inoiz ere arriskuan egon. Danelek jokoan 13 tanto egin ditu eta pilota bakarra galdu. Eta Rezustari ere lau tanto apuntatu dizkiogu atzean eginak.
Bigarren urtez jarraian jokatuko dute finala elkarrekin. Iaz galdu egin zuten Ezkurdia eta Zabaletaren kontra, eta aurten, apirilaren 7an Bilbon, txapela irabazten saiatuko dira Irribarria eta Zabaletaren aurka.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
