
Marixol Iparragirre Espainiaratua izan ostean Auzitegi Nazionalera eraman dute Iparragirre, Hamaika TBk jakinarazi duenez, bertan bere aurkako auziak jakinarazi dizkiote. Etxeratek ohar baten bidez adierazi duenez, Soto del Realeko espetxera (390 km) eraman dute ondoren.
Horren aurrean, Eskoriatzako Presoen Aldeko Plataformak eta Donostiako Antiguako Kalera Kalerak «Marixol etxea» izeneko adierazpena kaleratu zuten, atzo. Agiri horretan, besteak beste, Maixol Iparragirrek bere herritik kanpo 38 urte eman dituela eta Parisek ezarritako zigorra agortu duela kontuan harturik, etxeratzeko ordua dela nabarmendu zuten.
Era berean, Eskoriatzako presoa azken urteotako aldaketan «aktibo eta eragile nagusia» izan dela nabarmendu zuten. Lehenik, EPPKren bozeramaile gisa, barne eztabaida estrategikoaren emaitza jakinarazi zuela, 2013ko abenduan, gogorazi zuten.
Horretaz gain, Kolektiboaren ordezkari bezala Ipar Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat ordezkari politikorekin harremana izan zuela aipatu zuten.
2017ko abenduan Parisen 10.000 lagun bildu zituen presoen aldeko martxaren bezperan, Max Brisson, Jose Bove eta Vincent Bru ordezkari politikoak bererekin ea Mikel Albisurekin elkartu ziren Reauko espetxean.
Finean, Iparragirrek «ETA erakundeak bere desegitearen berri» ematen zuen agiriari ahotsa jarri ziola iazko maiatzean oroitarazi zuten aipaturiko eragileek.
Horiek horrela, gaur arratsaldean elkarretaratzea egin dute Eskoriatzako plazan, «Estradiziorik ez, Marixol etxera» lelopean.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da


