Covid-19aren irtenbide ekologikoa eskatzen duten aditu kopurua bikoiztu egin da

Euskal Herrian Covid-19 gaitzaren irtenbidea ekologikoa izan dadila eskatzeko aurkeztu zen manifestuaren sinatzaileak bikoiztu egin dira eta dagoeneko 644 aditu badira. Euskal Herriko zentroez gain, munduko 70 unibertsitatetako akademikok bat egin dute ekimenarekin.

NAIZ|11/05/2020
Manifestua
Hurbiltasuneko azoka berriro martxan jarri da Durangon. (Marisol RAMIREZ/FOKU)

Euskal esparru akademikoko 300 profesionalek baino gehiagok manifestu bat aurkeztu eta astebetera, irakasle eta ikertzaileen atxikimendu kopurua bikoiztu egin da. Manifestu horretan, Covid-19 erresiliente, iraunkor eta ekitatiboa izango den mundu bat planifikatzeko ekintza urgente eta erabakigarri baten alde egiten da. Dagoeneko Euskal Herriko zein munduko 70 unibertsitate eta ikerketa-zentrotako 644 pertsonak egin dute bat ekimenarekin.

Ekimenaren helburua «Euskal Herriaren etorkizun iraunkor eta inklusibo baten inguruko eztabaida sozial zabala» sustatzea da. Manifestua babesten duten pertsona guztiak bat datoz esatean egungo krisialdietarako benetako irtenbide bat «erresilientziarako eta eraldaketarako dugun gaitasunaren araberakoa izango dela, maila indibidualean zein kolektiboan».

Gainera, diotenez, «bidegurutze historiko baten aurrean gaude, eta bide okerretik jarraitzearen edo norabidez aldatzearen artean hautatzera behartzen gaitu».

Bost puntu

Manifestuaren puntuen artean, sintzaileek eskatzen dute «Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkunde agregatuan oinarritutako garapen-eredua bertan behera uztea» eta «muga ekologikoak eta bizitzaren jasangarritasuna kontuan hartzen dituzten ekoizpen-, kontsumo- eta inbertsio-politikak sustatzea».

Bestalde, «kutsadura eta baliabide naturalen gehiegizko ustiapena indargabetuko duen eta klima-krisiari eta ekosistemen degradazioari aurre egiteko beharrezkoa den trantsizio ekologikoa finantzatzeko balioko duen ingurumen-tributazio progresiboa bultzatzea» aldarrikatu dute.

Amaitzeko, «nekazaritza- eta elikagaigintza-sistema elikadura-subiranotasunerantz eraldatzea, agroekologian eta lan-baldintza duinetan oinarrituta» eta «azpiegitura handietan eta garraiobide jasanezinetan oinarritutako mugikortasun-eredua alde batera uztea» aipatu dituzte.

Nazioarteko sinatzaileak

Euskal Herriko unibertsitate eta ikerketa-zentroekin batera (EHU-UPV, Mondragon Unibertsitatea, Deustu, UPNA, Paueko Unibertsitatea-Baiona-Bordele, BC3- Basque Center for Climate Change, Ikerbasque, etab.), Cambridge, Oxford, Stanford eta Berkeley zentroetako euskal akademikoek ere sinatu dute manifestua. Oro har, hainbat espezialitate zientifiko desberdin ordezkatzen dituzte.

NOTICIAS RELACIONADAS

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.