Esne Beltzaren NAIZ Kontzertua Bermeon ikusteko sarrerak salgai jarri dira

Esne Beltza taldeak uztailaren 17an, ostirala, Bermeoko Kafe Antzokian emango duen kontzerturako sarrera presentzialak ere eros ditzake publiko orokorrak NAIZen webgunean, 11.00etatik aurrera. Belako online ikusteko sarrerek ere eskuragarri jarraitzen dute.

NAIZ|09/07/2020
Esne_beltza_naiz
Esne Beltzaren kontzertua GARAren espolioaren aurkako makrojaialdian. (Iñigo URIZ/FOKU)

Esne Beltzak uztailaren 17an, ostiralarekin, Bermeoko Kafe Antzokian emango duen kontzerturako sarrerak eskuragarri daude publiko orokorrarentzat. Gaur goizean, 11.00etatik aurrera, sarrerak erosi ahal izango dira naiz.eus/naizkontzertuak webgunean, 10 euroren truke. Harpidedunek sarrerak prezio murriztuan eros ditzakete, 8 euroan, atzotik posta elektronikoaren bidez.

Segurtasun neurriak direla eta, aretoaren edukiera mugatua izango da, eta, beraz, salgai dauden sarrera presentzialen kopurua ere murriztu egin da.

Gainera, kontzertua streaming bidez ikusteko sarrerak ere eskuragarri daude webgunean, 2,5 euroko prezioarekin publiko orokorrarentzat eta dohanik harpidedunentzat. Hala ere, hauek ohiko bideak erabiliz eskatu beharko dute sarrera, posta elektronikoaren bidez.

Taldeak eta bonuak

Hauek dira NAIZ Kontzertuen bigarren fasean berretsitako taldeak:

Belako, uztailaren 10ean Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean (sarrera presentzialak agortuta. Online ikusteko sarrerak, 2,5 euroren truke)
Esne Beltza, uztailaren 17an, Bermeoko Kafe Antzokian.
Liher, uztailaren 24an (lekua baieztatu gabe).
Skabidean, uztailaren 31n (lekua baieztatu gabe).

Lau taldeak online ikusteko bonuak 8 euroren truke eros daitezke naiz.eus/naizkontzertueak webgunean.