NAIZ

Osakidetzako zerbitzu guztiak publiko izatea exijitu dute sindikatuek erietxeen aurrean

ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, Osakidetzako azpikontratetako langileak Gurutzetako Ospitalearen, Donostia Ospitalearen eta Txagorritxu Ospitalearen aurrean konzentratu dira garbiketa-zerbitzuak, anbulantziak, jantokiak eta kafetegiak publiko egitea eskatzeko Lakuako Gobernuari.

Donostiako Ospitalaren aurrean egindako elkarretaratzea. (Jon URBE/FOKU)
Donostiako Ospitalaren aurrean egindako elkarretaratzea. (Jon URBE/FOKU)

Osakidetzako garbiketa-zerbitzuen, anbulantzien, jantokien eta kafetegiko azpikontratetako langileak Gurutzetako Ospitalearen (Bizkaia), Donostia Ospitalearen (Gipuzkoa) eta Txagorritxu Ospitalearen (Araba) aurrean elkarretaratu dira ostegun honetan, Lakuako Gobernuari Osasun Sailari ematen dizkioten zerbitzuak publiko egitea eskatzeko. Zerbitzu horiek azpikontraten mende daudela gaur egun azaldu dute.

ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek salatu dutenez, «funtsezko sektore batean lan-baldintzak eta lan-baliabideak prekarizatuta daude, eta arazo hori areagotu egiten da zenbait zerbitzu enpresa pribatuen esku uzten direnean, hala nola, garbiketa, anbulantziak, sukaldeak eta kafetegiak». Sindikatuen iritziz, «pandemiak agerian utzi du pertsonen osasuna ezin dela negozioa izan, ezta interes pribatuen menpe egon ere».

Nabarmendu dutenez, lan-gainkarga, baliabiderik eza, behin-behinekotasuna, kontratazioaren partzialtasuna eta segurtasun-neurrien falta osasun-sistemaren egiturazko arazo bat da, eta are gehiago areagotzen dela zerbitzu jakin batzuk esku pribatuen esku jartzen direnean, hala nola garbiketa, anbulantziak eta Osakidetzako sukaldeak eta kafetegiak, gaur egun azpikontratatuen esku daudenak.

Lan egin duten segurtasun baldintzei dagokienez, langileek salatu dute «ez dela egon NBErik» eta «azpikontratek lan egiten duten lengileen balditzak okerragoak direla, langile publikoenak bezala ez baitira bete behar».

Larunbatean manifestazioa

Halaber, argi utzi du zeintzuk diren oinarrizko zerbitzuak ematen dituztenak, oso egoera gogorrean lehen lerroan egon direnak. Hori dela eta, bat egin dute Osakidetzako sindikatuek larunbatean, urriak 3, helburu berarekin deitutako manifestazioarekin, osasungintza publikoko langileek asteotan bultzatutako «Honaino heldu gara» dinamika mobilizatzailearen baitan.