Etxeratze agindua «kontrol soziala helburu duen» neurri bat dela salatu du gazte antolakundeak, «bere xede nagusia, herritarron artean beldurra hedatzea izanik». «Abereen gisa bizi gaitezen: orain lanera, orain etxera; pertsona sumiso eta akritiko bilakatuz», azpimarratu du.
Gure hautua bizitzak direlako, gaur kaleak hartu ditugu:
— Ernai (@ernaigazte) October 31, 2020
👉 Kontrol sozialik ez
👉 Zerbitzu publikoak indartu
👉 Elkar zaindu. Antolatu
👉 Krisia kapitalak ordain dezala
Elkar zaintzan, bizitzak sostengarriak egingo dituen ereduan sakonduz, euskal gazteria lehen lerroan✊ pic.twitter.com/E6uyn6hM2A
Ohar baten bidez, Bilboko Ernaik osasun neurriak «beharrezkoak» direla adierazi du, baina era berean, bizitzen mesedetan dauden neurriak behar direla, «eta ez kapitalaren mesedetan daudenak». Zentzu horretan oraindik ospitaleetan medikuak eta ikastetxeetan irakasleak falta direla gogoratu du.
«Osasunaren inguruan ahoa betetzen zuten bitartean, udan ezer gertatuko ez balitz bezala jokatu dute hauteskunde batzuk egiteko eta ostera, egoera eskuetatik joan zaienean, poliziaz bete dituzte berriro ere gure kaleak. Hori da haien neurri bakarra. Akatsen lekuan; errepresioa. Mozala berriz ere», salatu du Ernaik.
Ongizatea bermatuko duten «benetako osasun neurriak» aldarrikatu du gazte antolakundeak, eta «aberatsen eta kapitalaren mesedetan, bakartasunera, txirotasunera eta etorkizunik ez izatera kondenatzen gaituzten neurriak», ez dutela onartzen adierazi dute.
«Ez gara zuen hanka sartzeen aitzakia izaten jarraitzeko prest. Gazte gara, eta bizi nahi dugu. Osasun neurriak errespetatzen ditugu, noski; baina ez diguzue ziria sartuko. Soilik gutxi batzuen onurarako, ekonomiaren askatasun guztiak bermatzen dituzten bitartean, gureak murrizten dituzte» adierazi du Bilboko Ernaik.
Hau guztia dela eta, manifestazioa egin du gaur Bilboko Ernaik 19.00etan San Anton zubitik ‘Gure kaleak eta eskubideak defendatuz, Euskal Herria eraiki’ lelopean.
Gasteizen berriz, La Floridako parketik atera da manifestazioa 18:00etan ‘Zuena arduragabekeria, gure hautua BIZITZAK!’ lelopean.
⛓️Itotzen gaituzten kateez nazkatuta gaude eta ez gaude kriminalizatuak izaten jarraitzeko prest.
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) October 31, 2020
Herritarrok izan behar dugu protagonista eta komunitateak egon behar du erdigunean, ez kapitalak eta ez poliziak.
😈Kaleak gureak dira eta ez diogu gurea denari uko egingo! pic.twitter.com/cQZJPTS6Ko