Kutsu kubatarra du Olaeta Balletaren ikuskizun berriak
Fecha
08.02.26 - 08.02.26
Lugar
Bizkaia - Bilbo

Ballet beterano honen ikuskizun berria. (OLAETA BALLETA)
Kuban euskaldunek sortutako diaspora hartu du abiapuntuOlaeta Balletak igandean, hilak 8an, estreinatuko duen ‘Gogorapenen hegalez’ ikuskizunean. Ez da ikuskizun xume bat izango, hemen datuak: 45 dantzari, Deustuko Ondalan erraldoien konpartsa, Basauriko Zirzira emakumeen abesbatzako 40 abeslari –Ius Perezen zuzendaripenean–, eta Asier Gonzalez eta Gorka Pascuas (gaita, txistu eta alboka) eta Julen Murga (akordeoia). Zuzendaritzaren ardura Jone Goirizelaia eta Mikel G. Pujanarena izan da, Denis Martinezen laguntza bereziarekin.
Saioa 19.00etan hasiko da. Prezioa: 14-26 euro.
Ubicación
Arriaga antzokia
Bilbo. Bizkaia