Maite Bidarte

Freddy Merkurik Aretxabaletan egingo ditu gabonetako erosketak

Freddy
Freddy Mercury

Eguna alaitzen dizun spota da Aretxabaletako Aretxarte merkatari elkarteak egindakoa. Gabon hauetan herriko komertzioa bultzatzeko, zer okurritu eta Queen-eko Mercury bera gonbidatu dute herrian itzuli bat eman eta gabonetako erosketak egitera. Eta hala dio Merkuryk "Gabonak belaxe datoz...herriko komertzioak gertu daz, eskaintza zabal bategaz...Aretxabaltan be krixton aukera tzarrak dauz".

1986an Wembleyko kontzertuan egin bezala, belusa gorriko kapa eta koroarekin, Mercuryk Ainararen masajea hartu du Aretxabaletan, "Martin relojerixen" erlojua konpondu, Fernandok arraia saldu dio eta Mari Karmenek gomina pixkat eman. Kepa Errasti aktore aretxabaletarra sartu da Queen taldeko abeslariaren azalean, eta herriko komertzioek eta herritarrek hartu dute parte. Bostarren urtez egin du garai hauetako iragarki berezia Aretxabaeltako merkatari elkarteak.

Mundiala iruditu zait ideia eta iragarkiaren errealizazioa.

Queen-en aholkuak jarraituz baitz aurten Olentzerok herritik itzulia eman!