0 comentarios

«Cadena perpetua por cantar esta canción»

Loading player...

«Si hay prisión para la libertad de expresión, cadena perpetua por cantar esta canción» horrela dio kantu honen errepikak. Ez da kasualitatea hirukotea buruki batekin agertzea, azken aldian, ederki frogatu da, Espainiako erreinuan ez dela merke ateratzen errimen bidez matxinatzea, zure iritzia ematea eta boterean daudenak kritikatzea.

Esaldi ederrak ditu abestiak, hona batzuk.

«En España hay libertad para robar a manos llenas, pero te pueden...

1 comentario

Donostiako Alde Zaharra: hotelak, etxe turistikoak eta tabernak

Donostiako Alde Zaharra: hotelak, etxe turistikoak eta tabernak

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela erran ohi da, esaldi horrekin ados egon edo ez, egia dena da irudi horrek ederki erakusten duela Donostiako hiriak hartua norantza. Xabi Muruak tuiter bidez zabaldutako irudia da [@xabimurua]   Nahikoa dira lau txio eta lau irudi Alde Zaharreko bizilagunek sufritzen duten inbasioa islatzeko. Hasia da inbasioa Gros auzoan ere, eta horrela jarraituz gero laster Donostia osora iritsiko dira inbasoreak.

Hemen Xabier Muruak zabaldutako...

1 comentario

Gaur baino elur gehiago egin zuen 1985ean eta Donostian eski froga herrikoi bat antolatu zuten

Loading player...

2018ko otsailaren 28 honetan gertatu bezala, 1985eko urtarrilaren 15ean elurte ederra egin zuen Euskal Herrian eta Donostia ere txuritu egin zen. Egia esan, dela 33 urteko elurtea askoz ere handiagoa izan zen, ia aste batez egin omen zuen elurra. Seguru badela donostiarrik gertatutakoarekin oroituko dena: iraupen-eski froga bat antolatu zuen herritar talde batek eta 120 lagunek hartu zuten parte. Arratsaldeko 15:30tan hasi zen froga. Udaletxetik hasi eta haizearen-orrazira, eta buelta,...

0 comentarios

"Euskal Herriko ijitoak gara eta oso harro gaude"

Loading player...

Donostiako Sonakay flamenko taldeak parte hartu du "Got Talent" saioan eta Mikel Laboaren "Txoriak Txori" kantuarekin zutik jarri du publikoa eta harrituta utzi epaimahaia. Yoni Camacho Sonakay taldeko abeslariak  azaldu zuen Mikel Laboa eta Benito Lertxundi, Camaron eta Paco de Luciarekin batera haien haurtzaroko doinuak direla. "Kantu honekin gure bi kulturak errekonozituko ditugu" esan zuen Camachok kantuan hasi aurretik. 

Ez da lehendabiziko aldia Sonakay flamenko taldeak euskal...

0 comentarios

Freddy Merkurik Aretxabaletan egingo ditu gabonetako erosketak

Loading player...

Eguna alaitzen dizun spota da Aretxabaletako Aretxarte merkatari elkarteak egindakoa. Gabon hauetan herriko komertzioa bultzatzeko, zer okurritu eta Queen-eko Mercury bera gonbidatu dute herrian itzuli bat eman eta gabonetako erosketak egitera. Eta hala dio Merkuryk "Gabonak belaxe datoz...herriko komertzioak gertu daz, eskaintza zabal bategaz...Aretxabaltan be krixton aukera tzarrak dauz".

1986an Wembleyko kontzertuan egin bezala, belusa gorriko kapa eta koroarekin, Mercuryk Ainararen...

0 comentarios

Nik ere sufritu dut indarkeria matxista

Indarkeria matxistaren kontrako eguna da laster, irratirako erreportai bat egin dut eta 5 neska elkarrizketatu. Besteak beste, galdetu diet ea noizbait izan edo sentitu diren erasotuak. Denek erantzun dute baietz, eta adibide ugari jarri dituzte. Nik ere diot baietz.

Eta sentitu dut hau idazteko gogoa biolentzia matxistaz hitz egiterakoan jendeak ez dezan pentsa biolentzia matxista dela bortz matxirulok emakume bat bortxatzea edo emaztea ostikoka hiltzea.  Hori da muturra, baina...