Artículos archivados en 2016-11

0 comentarios

Memoria eta zentsura, Altsasutik Donostiara #366

Irakurri baino entzun nahiago baduzue, hona hemen Info7 irratian egindako kolaborazioa hari berari segiz:

Polizia, memoria eta zentsura artean joan zaigu astea. 359 preso politikorekin hasi eta 366rekin amaitu den aste beltza.

Altsasun orain hilabete gaueko ordu txikitan izandako liskarra «terrorismo» goiburupean jaso eta zazpi gazte altsasuar espetxeratu dituzte. Egiak ez du baliorik, gertakari zehatzek ere ez, horien aitzakian batzuk eta besteek eraikitakoak baizik. Urte...

0 comentarios

Trump eta «Txin-Pon-Txi» artean, ahanzturaren bidetik


(Irakurri baino entzun nahiago baduzue, hor Info7 irratian egindako kolaborazioa hari honi segiz)

Asteko shock-a Donald Trumpen garaipenak ekarri du, noski.

Bere esanek izua hedatu dute, garaipenarekin batera lehen etsai zituenak bidaide gisa aitortu dituen arren. Mundu osoko azaletan hondamendiaz, harriduraz eta ziurgabetasunaz mintzo dira halakorik aurreikusten ez zuten analista eta kazetariak. Ertzik larrienetakoa, ziur aski, esan dituenak esanda irabazi duela da. Ez dakigu horrek...

0 comentarios

Espainian betikoa, baina agerian, eta Sarri irakasle, Kuban

!!! Irakurri baino nahiago baduzue entzun, hemen Info7 irratian egin dugun errepasoa testu hau oinarri:

Aste motza izan da zorte pixka bat izan dugunontzat, zazpi egunekoa hau ere, noski, baina aldrebesa. Pasa den asteburutik datorkigu zer esan gehien eman duen momentuetako bat. Zenbatetan eta zenbatek errepikatu ote du «denak berdinak dira» Espainiara begira jartzean, ez genuen uste horren adierazgarri erakutsiko zutenik: