Artículos archivados en 2018-01

0 comentarios

«Ugarteko» eta Cabacas, Puigdemonten itzulera, Otxarkoaga... asteari errepasoa

«Ugarteko» eta Cabacas, Puigdemonten itzulera, Otxarkoaga... asteari errepasoa
Loading player...

2012ko apirilean hil zuten Iñigo Cabacas Bilbon, ia sei urte igaro dira eta lehen epaiketa izan da gaiari loturik... Ez, ordea, erantzuleen aurka, auzian argi bila jardun duten kazetarien aurka baizik. «Ugarteko»-k GARA eta NAIZ hedabideen, Iñaki Soto zuzendariaren eta Iñaki Iriondo kazetariaren eta Jone Goirizelaia abokatuaren aurka ezarritako salaketa hartu dugu abiapuntuan. Auziak eman zuena HEMEN eta segidan Iñaki Sotok auzitegitik irtetetzean esan...

0 comentarios

Asteari errepasoa (180119)

Asteari errepasoa (180119)
Loading player...

Pasa den larunbateko Bilboko manifestazio handiaren ostean baieztapen eta intentzio berriak jakin dira presoen auzian asteon. Frantziako Justizia ministroak, Nicole Belloubetek, gaiaz hitz egin du; gerturatzeak hasiko direla baieztatu du eta nabarmendu gaiaz hitz egiteko marko propioa sortu dela.

Espainia jakinaren gainean dagoela jakin dugu aste honetan, inolako urratsik iragarri ez arren. Manifestazioaren balorazioan, Sarek aurten Espainiako Estatuan eragin handiagoa izateko ekimenak egin...

0 comentarios

Bilbotik Bilbora, presoen auzian urteak eman duena eta honen izen propioak

Bilbotik Bilbora, presoen auzian urteak eman duena eta honen izen propioak
Loading player...

349 ageri zen iaz Bilbo lepo bete zuen manifestazioaren osteko GARAren azalean, orduan ziren euskal preso politikoen kopuruaren erreferentzia. Biharko hitzorduaren atarian, 300ean da zifra. Urteak askorako eman du, ez behar adinerako, ordea. Hamabi hilabete hauetan izan diren urratsak eta adierazpenak jasoz egin dugu gaurko ‘Gure galbahetik’ berezia Info7 irratian. Honako puntuak ardatz:

1.- Estatuen urratsak

2.- EPPKren adierazpenak

3.- Adostasunak

4.- Izen propioak

5.-...