Artículos archivados en 2018-03

0 comentarios

Gezurra, itxurakeria eta laino beltzak; «errelatoa», pentsioak eta Katalunia

Gezurra, itxurakeria eta laino beltzak; «errelatoa», pentsioak eta Katalunia
Loading player...

Asteari Info7 irratian egin ohi diogun errepasoa. Belen Gonzalezen agurra tarteko Guardia Zibilak egin dituen atxiloketetatik abiatu gara, errelatoaz esaten eta ezkutatzen direnak abiapuntu hartuta. Pentsionisten mobilizazio jendetsuen ostean kaleko aldarria Gasteizko Legebiltzarrera eraman dute asteon eta protestetan parte hartu arren, horiei bide egiteari uko egin diote EAJk eta PSEk PPren laguntzarekin. 

...eta Katalunia. Zuzenean ginela jakin dugu ERCko Marta Rovirak ere erbestearen...

0 comentarios

Martxoaren 8aren ostekoak, Estrasburgen zigor berri bat, 'Antxo' eta Angel Berrueta gogoan eta hezkuntza greba

Martxoaren 8aren ostekoak, Estrasburgen zigor berri bat, 'Antxo' eta Angel Berrueta gogoan eta hezkuntza greba
Loading player...

Stephen Hawkingen heriotza iritsi da asteon. Martxoaren 8aren osteko lehen astea, eguneko 19 eraso matxista salatzen direla ezagutu dugun astea. 

Espainia zigortu dute berriz ere Europatik, kasu honetan euren erregeen erretratuak erretzea adierazpen askatasunak babestutako protesta dela adieraziz. 

Iruñeko Donibane auzoan bi izen propio, 2004ko Madrilgo martxoaren 11ko leherketen testuinguruan polizia batek hil zuen Angel Berruetarena eta Euskal Herritik 1.000 kilometrora...

0 comentarios

Elurra, presoen urruntzean lehen urratsak (?), zentsura, ‘Egin’ eta martxoaren 8a

Elurra, presoen urruntzean lehen urratsak (?), zentsura, ‘Egin’ eta martxoaren 8a
Loading player...

Asteazkeneko elurtearekin abiatu dugu, ezinbestean, astearen errepasoa. Aipatu ditugu Zigor Garro eta Julen Mendizabal Mont-de-Marsango espetxera ekarri izana eta Alfredo Remirezen senideek izandako istripua.

EiTBk ‘Armagabetzea’ liburuaren iragarkiari ezarritako zentsura eta 20 urte eta gero Lakuak ‘Egin’-en ondarea berreskuratzeko emandako urratsa.

Egun gutxi falta dira martxoaren 8ko greba feministarako eta honekin itxi dugu asteak eman duena.