Artículos archivados en 2018-05

0 comentarios

Espainiako aurrekontuak eta alderdien erradiografia bizkorra asteko errepasoan

Loading player...

EAJk hitza jan eta Espainiako Gobernuaren aurrekontuak onartu dituen asteari errepasoa. Hari horri tiraka egin dugu aste honetako 'Gure galbahetik' Info7 irratian. Zertan den Espainia, zertan Ciudadanos, zertan PSOE, zertan Podemos... eta zertan gu Euskal Herrian. Ez da giro Gure Esku Dagok eskatu duen talde lanerako... edo bai.

0 comentarios

Gaza, Torra, 'Zerga' eta Guardia Zibilaren marihuana

Gaza, Torra, 'Zerga' eta Guardia Zibilaren marihuana
Loading player...

Gazako azken sarraskiak ekarri du asteko irudi gogorren bilduma. Ohiko salaketa mezuak izan dira baina Israelek eskuak libre ditu nahi duena nahi duenean egiten jarraitzeko.

Katalunian kargua hartu du president berriak, Quim Torra. Zinpetze ekitaldi xaloa egin zuen, helburua Carles Puigdemont berriz ere presidente izendatzea baitu. Haserre dira Espainian, ezker eskuin, ez zuelako euren Konstituzioaren aipamenik egin, ezta erregearenik ere. Pedro Sanchez PSOEkoak legea aldatzea proposatu du...

0 comentarios

Beltzak gara laino artean, asteari errepasoa

Loading player...

ETAren agurraren biharamun astea izan da, ditxosozko «errelatoa» ardatz eta esanak ahanzturan gorde nahi dituztenak protagonista. (ETAri elkarrizketa, aurrerapena HEMEN

Askok lehen aldiz bideoklip bat osorik eta hiruzpalau aldiz jarraian ikusi dugu. 'This is America'izenburupean Donald Glover artistak plazaratu duena. Tiroa buruatzean beltzei barre egiteko baliatu zuten Jim Crowen posturan, AK47 tiro sorta Gospel abesbatza bati, "minstral show" delakoak gogoan aurpegi aldrebesez,...