Artículos archivados en 2012-06

0 comentarios

Heteronormak irauliz, askatasunean hezi!

Ikoitz Arrese eta Maite Kintanilla, Ikasle Abertzaleak-eko eledunak:

Ikastolako matrikulazio paperaren aurrean dago Aiert parez pare. Gu hari begira gaude eta hutsuneak, berriz, betetzeko zain. Aitaren izen abizenak laukitxo batean jarri behar dira, amarenak bestean. Amorruz, boligrafoa hartu eta Aita hitza ezabatu du Aiertek. Ama jarri du alboan.

Txirrinak jo du eta berriz ere Malen urduri dago. Amantala soinetik kendu eta gelatik korrika atera da. Guztiak begira geratu zaizkio. Arnas estuka...

0 comentarios

Herri Mugimenduak eta IKTak

Uztailaren 5, 6 eta 7an, Joxemi Zumalabe Fundazioak antolatuta eta Gernikako Gaztetxea eta Astra proiektuaren laguntzaz "Herri Mugimenduak eta IKTak" formakuntza jardunalditxoak antolatu ditu.

Helburua, Herri Mugimenduenn artean eztabaidarako gune txiki batzuk eskaintzea da, bi mahai ingururen bitartez. Eta bestetik, formazioa eta transmizio gune bat, Herri Mugimenduetan gabiltzanok gure artean darabilgun jakintza parteka dezagun aukera emanez.

Kartela: hemen

Info+: Ikasle Abertzaleak

0 comentarios

Kaka bota diote Iribas-en hezkuntza ereduari

Atzoko egunean, Sortzen Ikasbatuaz-eko kideek Nafar Gobernuko Hezkuntzako Kontseilariari “berak hezkuntza komunitateari emandakoa itzuli” zioten.

Polizia Foralaren jarrera salatu zuten ere. Argazkiak ateratzen ari ziren argazkilariei argazkiak borrarazi egin zizkieten eta Sortzen Ikasbatuaz-eko kideei kaka uzteagatik salaketa mehatsua egin zieten ere.

Ekimenaren oharra: klik hemen


1 comentario

Gazte formakuntzarako aukera, Deustuan

Deustuko Gazte Koordinadorak antolatuta, datorren larunbat eta igandean Gazte Topaketak izango dira Deustuan. Azkunak inposatu nahi duen auzo eredu gris eta lotiaren aurrean, bestelako auzo koloretsu bat eraikitzeko aukera izango da bertan.

Hamaika dira gazte formakuntzarako antolatu dituzten tailer eta hitzaldiak: flamenkoa, bideo-muntai eta antzerki tailerrak, militantzia ereduak aztergai, elikadura subiraultzaren inguruko hitzaldiak, Gerra Zibilaren inguruko solasaldia, krisi ekonomikoa,...

0 comentarios

Hezkidetza lantzeko gida

Emaginek eta Bilgune Feministak "Hezkidetza lau haizetara" egitasmoa kaleratu dute. Egungo jendarte kapitalista eta patriarkarrak eragiten dituen inposatutako generoaren araberako pertsonak bestelako baloreetan hezi daitezkeela argi azaldu dute.
Egitasmo txostenak hezkuntza komunitate osoarentzat baliagarria den tresna paregabea eskaintzen du.
 
1 comentario

Monarkia barrura, ikasleak kanpora

@irunerrikoIA-k espainiar estatuko monarkak Nafarroako Liburutegian egin duten okupazioa salatu du. Azterketa garaia den honetan, polizia espainiola liburutegira joan, ikasleak indarrez atera, identifikatu, katxeatu eta mehatxatu onden, lasaitasun osoz Felipe eta Letuziari ateak parez pare ireki dizkio.

Gainera, ikasten zeuden ikasleak botatzeko erabili duten arrazoia "peligro nacional" direla esatea izan da. Azterketetarako burubelarri ikasten dauden ikasleak "peligro nacional"?

Nafarroako...

últimos posts
últimos comentarios