Artículos archivados en 2012-08

0 comentarios

Indarberrituta dator Kaskagorri

Jaietatik ezabatu nahi izan badute ere, txosna jartzeko zigorra 2 urtez luzatu ostean, inoiz baino indar gehiagorekin dator Kaskagorri, Bilboko Gazte Mugimenduaren Konpartsa. 9 egunetan zehar herri jai euskaldun eta parekideen alde lanean arituko dira Asterix-en lagunak Bilboko Aste Nagusian. Teknologia berrietara ere egokitu dira gazteak eta Twitter erabiltzailea sortzeaz gain, kaskabloga eta mugikorretarako kaskaplikazioa ere egin dute. Irakurri QR kode hau jaietako informazio guztia...

1 comentario

Hemen da "La Educación Prohibida" dokumentala

2009ko abuztuaren 8an hasi ziren proiektu hau sortzen. Gaur, hiru urte igaro direnean, argia ikusi du "La Educación Prohibida" film-dokumentalak. Mundu osoan estreinatu da, eta noski, baita Euskal Herrian ere. Blog honetan, beste 151 gela-proiekziotan, 111 web-proiekziotan, 119 hiritan eta 13 herrialdetan bezala, pelikula osoa ikusteko eta gozatzeko aukera izango da. On egin!

Aureko post-a: klik hemen

 

1 comentario

"La Educación Prohibida"

Abuztuaren 13an "La Educación Prohibida" Hego Ameriketako filme-dokumentalak argia ikusiko du. Ohiko eskolak 200 urte baino gehiago bete dituen honetan, heziketa eta eskolaren arteko erlazioak aztertu dituzte hainbat gaztek. Helburua, hezkuntza bere integraltasunean ulertuz, paradigma berrietan oinarritutako eredu berri baten inguruko hausnarketa sustatzea izan da. Hona hemen aurrerapen trailerra:

últimos posts
últimos comentarios