Artículos archivados en 2013-04

0 comentarios

Arabar Errioxako Ikasle Egunerako kartel lehiaketa

Arabar Errioxako Ikasle Abertzaleak-ek urtero egin ohi duen Ikasle Egunaren harira, aurten, eguna iragarriko duen kartela lehiaketa bidez aukeratzea proposatu dute.

Kartelak izan beharreko hainbat baldintza zehaztu dituzte. Horien artean, maiatzaren 31rako entregatzeko epea errespetatzea izan da.

Arabar Errioxako IAren oharra:

2013ko Ikasle Eguna jada martxan dago eta hori dela eta logo lehiaketa bat antolatu dugu. Urriaren 5ean ospatuko dugu jaia eta zuen logoak aurkeztera gonbidatzen...

0 comentarios

Eztabaidarako hezkuntza jardunaldiak antolatu ditu LABek

Bestelako hezkuntza eredu bat garatu bidean eztabaida jardunaldiak antolatu ditu LAB sindikatuak Nafarroan.

LOMCE salatu eta hezkuntza sistema nazionala aldarrikatu du Hezkuntza Delegaritza aurrean eginiko agerraldian.

Nafarroako LABen oharra:

LOMCEri EZ. GUK GURE HEZKUNTZA SISTEMA

Hau da etorkizunean izanen dugun eskolaren argazkia, bai baliabideei dagokionez, zein mamiari dagokionez. Madrilgo gobernuak, PPk, Espainiako parlamentuan gehiengoa duela eta egungo egoera sozio ekonomikoaz...

0 comentarios

Eta zure klasean zer?

Ikasle Abertzaleak antolakundeak ikasleon ikas baldintzen egoeraren zundaketa kolektibo bat egiteko dinamika bat abiarazi du. Errealitatearen arakatze txiki bat egin nahi du galdetegiarekin, horrela, ikas baldintzen lagin bat ateraz.

Finean honako galderei erantzuna topatzen hasi nahi du IAk: Ikasleok matrikulazioan ordaintzen duguna jasotako zerbitzuarekin alderatuz, egokia dela esan dezakegu? Zenbatean dugu ikasleok zerbitzu edo ikas baldintza duinak?

Info guztia: klik hemen

últimos posts
últimos comentarios