Artículos archivados en 2014-03

0 comentarios

Hezkuntza sistema propioaren alde ikasleria kalera atera da

Ikasle Abertzaleen deialdiari jarraiki milaka ikasle irten da kalera Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioaren alde. Aldarrikapenen artean herritik eta herriarentzako hezkuntza exijitu eta LOMCE, Heziberri2020 edota unibertsitateko EU2015 erreformen aurrean desobediente izateko jarrera erakutsi dute.

#M27Greba traolarekin eguneko jarraipen osoa egin da Twitter bidez.

GARAn jasotako albistea: klik hemen

topatu.info-k egindako jarraipena: klik hemen

0 comentarios

Hezkuntza herritik eta herriarentzat, badator ikasleen #M27Greba

Osteguna bitarte #EkinM27 twiter bidezko traola erabiltzen ari bada ere, #M27Greba da ikasle mugimenduak hilaren 27an egitekoa duen mobilizazio eta greba egunerako erabiliko duen gakoa.

Askotarikoak dira hezigune eta herri ezberdinetan egiten ari diren ekimenak, guztien berri eman dute Ikasle Abertzaleek euren webgunean.

Mobilizazio nagusiak ikusteko: klik hemen

0 comentarios

Badator euskal unibertsitatearen aldeko Arabatakada

Euskal unibertsitatearen aldeko Arabatakada jaialdiaren 10. edizioa aurkeztu dute Gasteizen. Maiatzaren 9an izango da festa eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Besteak beste, arratsaldean, AFU, Las Tea Party DJ's, Gatibu, Glaukoma, Izaki Gardenak eta Ze Esatek! taldeak arituko dira.

Arabatakadaren oharra:

Hezkuntza herrien motorra dela ukaezina da eta horretan unibertsitateak berebiziko garrantzia hartzen du. Unibertsitatea etorkizuneko jendartea formatzeaz arduratzen da. Halako...

0 comentarios

Sortu da Hezkuntza Plataformen Topagunea

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan zehar dauden hezkuntza bilgune ezberdinak batzeko nahiarekin Hezkuntza Plataformen Topagunea eratu berri da. Helburu nagusiak LOMCErik gabeko guneak sortzea eta tokian toki hezkuntza sistema propioa elikatuko duten egitasmoak gauzatzea izango dira. Harremanetarako hezkuntzaplataforma.topagunea@gmail.com helbidea ireki dute.

Hauek dira agerraldian erabili dituzten testuak: klik hemen

Elkarrizketa Info7 irratian: klik hemen

últimos posts
últimos comentarios