Artículos archivados en 2014-05

0 comentarios

Oarsoaldean haurrak eta helduak herriak bizitzen

Nora Barrosok bere blogean argitaratu zuena hona ekarriz, 2011. urtean Oarsoaldeko haurrak eta helduak batera biltzen hasi ziren. Auzolanean haurren parte-hartzea, aisialdi hezitzailea, euskara eta etxe giroko jolasa plazara ateratzeko xedea zuen egitasmoa jarri zen martxan: OarsoIrriak.

"Luze hitz egin nezakeen denbora honetan bizitakoaz, haurrek herriari egindako ekarpenaz eta sortutako giroaz baina… beraiekin utziko zaituztet…"

0 comentarios

[Dokumentala] Gaur egungo irakastereduak aztergai

Kontseiluaren baitan biltzen diren hezkuntza alorreko eragileek, Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen proposamenarekin lanean dihardute. 2008an osatu zuten proposamenaren inplementazioarekin jarraitzeko helburuarekin, Gaur egungo irakastereduak aztergai dokumentala (laburpena) egin dute proposamena ezagutzera emateko asmoz.

Gaur egun hezkuntzaren alorrean bizi dugun egoeran, LOMCE legea indarrean sartzear dagoela kontuan hartuz, ikasleak euskaldunduko dituen proposamena indarrean jartzeak...

0 comentarios

'Gure gida' aurkeztu dute hezkuntza eragileek

LOMCE legea ez aplikatzeko estrategia amankomunak garatu bidean eta Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioa eraikitzeko, jardunaldia antolatu zuten hezkuntza eragileek larunbatean, Agurainen.

Bertaratutako kidegoarekin, lan taldeetako ariketekin, 'Gure gida' dokumentuaren zirriborroa eztabaidatu eta ekarpenak jaso ziren.

Bukaeran, saioaren balorazio positiboa egin zuten eragileek eta elkarlanerako konpromisoan berretsi ziren.

Hezkuntza eragileen ohar bateratua:

Euskal Herrian Gure...

0 comentarios

LOMCEren kontrako 'Gure gida'

Ikastolen Elkartea, Sortzen, Ikasle Abertzaleak, UEU, Hik Hasi, LAB, Ela eta Stee-Eilas hezkuntza eragileek LOMCEri aurre egin eta Euskal Herrian gure hezkuntza eraikitzeko 'Gure Gida' aurkeztu dute.

Bertan, herritarrekin batera, larunbat honetan, Agurainen, egingo duten jardunaldian, LOMCE desobeditzeko estrategia amankomuna zehaztu eta Euskal Herrian hezkuntza sistema propioa eraikitzeko urratsak eztabaidatuko dituzte.

0 comentarios

Badator Uharteko piraten jai nazionala

ahotsa.info atariak zabaldu duenez, SORTZEN elkarteak maiatzaren 18an, Uharten, egingo duen jai nazionalaren bideoklipa aurkeztu du. Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioa helburu, urteak daramatzate eskola publikoetan lanean irakasle, familia, langile eta ikasleak, eta amesten duten hezkuntza horretara euren eguneroko lanaren bitartez hurbiltzen saiatzen dira.

Herriz herri eta eskolaz eskola egiten duten lana kalera atera eta ospatzeko jaia antolatu dute bi hamarkada luzez...

últimos posts
últimos comentarios