Artículos archivados en 2015-02

0 comentarios

[Bideoa] 3+2 unibertsitate erreforma

Topatu.info: Bolognak ezarri zituen 4 urteko graduak 3ra murriztu eta 2 urteko masterrak ezarriko dituen lege aldaketa da 3+2 delakoa. Europako unibertsitateekin parekotasuna bermatu eta, horrela, mugikortasun planei onura egitea da Espainiako Gobernuaren asmoa. Ikasle askok, aldiz, ez dituzte agintarien asmoak begi onez ikusten.

0 comentarios

Arkatz gorrien martxa deitu du Ikasle Eztandak

Otsailaren 26an dute lehenengo zita. Bertan, EU2015 unibertsitate erreforma eta honen baitako azken inposaketa, 3+2, salatuko dute Hego Euskal Herriko ikasleek. Deialdi gehiago egin ditu, ordea, Bizkaiko Ikasle Eztandak. Martxoaren 2tik 16ra bitarte 'arkatz gorrien martxa' deitu dutenari ekingo diote inposaketei maila praktikoan aurre egiteko. Era berean, martxoaren 18an mobilizazio handi bat iragarri dute Bilbon.

0 comentarios

LOMCEri aurre egiteko 10 neurri proposatu ditu HPTk

Iragan abenduaren 6an egindako lansaio irekiko ondorioak batu eta LOMCEri aurre egiteko 10 neurri zehatz proposatu ditu Hezkuntza Plataformen Topaguneak. Bilbon egindako asanbladan zehaztu dutenez, "osatutako txostenak LOMCEri modu praktikoan aurre egiteko balio du, hau da, ikastetxe zein herrietan tresna gisa erabiltzeko" osatu dute.

Dokumentua deskargatzeko: klik hemen

HPTren oharra:

'GURE GIDA'ren lanketa praktikorako lansaioa egin genuen iragan abenduaren 6an, Durangon. Oso positiboa...

0 comentarios

IkerGazte, nazioarteko ikerketa euskaraz

Maiatzaren 13, 14 eta 15ean euskal komunitate zientifikoaren hitzordua izango dela iragarri dute IkerGazteko kideek. Durangoko Landako eremuan egingo duten kongresuan parte hartzeko deia egin diete euskal ikerlari gazte guztiei.

 Gazte ikerlarien azalpenak:

> Olatz Perez de Viñaspre

> Estitxu Garai

> Xabier Landabidea

IkerGazte-ko kideen gonbidapena:

Asko gara ikerkuntzan dihardugunok eta asko gara eguneroko lan hori euskaraz egiten dugunok. Hemen, puntako ikerkuntza...

últimos posts
últimos comentarios