Artículos archivados en 2016-05

0 comentarios

Unibertsitatea Euskal Herriaren mesedetan

Datorren ekainaren 2an, arratsaldeko 19:00retan Santutxuko Karmelo Biziriken, mahai ingurua izango da "Unibertsitateko ikerketa eta lanak herriaren mesedetan jartzen" lelopean. Ikerbiltza, EKT (Sarrikoko ekonomia kritiko taldea), Ikasle Abertzaleak eta Parte Hartuz (demokrazia prozesuak aztertzeko UPVko diziplinarteko ikerketa taldea) izango dira mahaitik ariko direnak gaiaren gaineko ikuspegia emanez eta beharrak eta aukerak aztertuz.

Zer da Ikerbiltza?

0 comentarios

Identitatea eta gorputza lantzeko ikasmateriala

Lehen Hezkuntzan transexualitatea lantzeko ikasmateriala kaleratu du Chrysallis Euskal Herria elkarteak.

Identitatea eta gorputzari buruzko oinarrizko ezagutza lantzea da ikasmaterial honen helburua, aniztasuna ulertu ahal izateko. Identitatearen eta genitalen arteko harremanean jarri nahi da bereziki arreta ikasgai honetan. Orain arte eskoletan mutila=zakiladuna eta neska=bulbaduna ikuspegia izan da haurrei aditzera eman zaiena, eta hori ez da zuzena, ez duelako errealitatea bere osotasunean...

0 comentarios

Euskal Eskola Publiko Berriaren bidean, 'eskolHarria'

'EskolHarria, biharko herria' lelopean aldarri eguna antolatu du SORTZEN elkarteak igande honetarako. 25 urte bete ditu aurten Hernanin hastapena izan zuen Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko SORTZEN elkarteak. Hori dela eta, Hernanira bueltatuko da, sorlekura.

Horren harira, maiatzaren 22rako elkartearen eskola eredua irudikatuko duen egitarau zabala antolatu da, auzolanean: Euskal Curriculumaren gunea, ikasle euskaldun eleaniztunena, hezkidetza eta haurren txokoa eta gazteentzako propio...

0 comentarios

Hezkuntza sistema propioa iruteko dinamika

LAB sindikatuak IRUTEN dinamika aurkeztu du dozenaka kideren babesarekin. Azken urteetan hezkuntzan garatutakoaren oinarrietan aurrera egin eta gaurdanik Hezkuntza Sistema Propioaren eraikuntzari ekiteko konpromisoa agertu du Ainhoa Etxaidek. Zentzu honetan, lau helburu eta egiteko nagusi izango ditu sindikatuaren dinamika iraunkor honek, Ruben Iglesiasek azaldu bezala:

  1. Euskal hezkuntzaren gaineko hausnarketa egitea.
  2. Hezkuntza esperientzia ezberdinak ezagutzea.
  3. Euskal Herriak XXI. mendean...
0 comentarios

Uda, ikastaroz blai

Urtero legez, uda gerturatzen delarik, hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera irekitzen zaigu. Aurten, Hik Hasiren ikastaroak Donostian zein Leioan errepikatuko dituzte, 17. edizioan. UEUkoak, berriz, 44. edizioa dute eta ohiko lekuetan egingo dituzte. 75 ikastaro eta jardunalditik gora izango dira eta esparru ezberdinak jorratuko dituzte, besteak beste, hezkuntzako etapa ezberdinak, zientzia, zuzenbidea edota soziologia.

> Hik Hasi ikastaroak

> UEU ikastaroak

últimos posts
últimos comentarios