Artículos archivados en 2017-02

0 comentarios

Ebaluazioa eztabaidara ekarriko du HPT-k

Larunbat honetan "ebaluazioa eztabaidara" ekartzeko asmoa du Hezkuntza Plataformen Topaguneak Gasteizen. Goiz osoa hartuko duen topaketak hezkuntza sistema guztia bustitzen duen ebaluazioaren gaia jorratu nahi du modu herritarrean. Horretarako Marian Bilbatua adituaren hitzaldia izango da eta ondoren dinamika parte-hartzailea egingo dute bertaratutako guztien iritziak jasotzeko. Haur txokoa eta itzulpen zerbitzua izango dute ere. (Egitaraua)

Aurten LOMCE-k agindu eta Heziberrik bere egin...

0 comentarios

#LOMCEriPlanto egiteko kalera irtengo dira ikasleak

Herrialde Katalanetako SEPC eta Galizako ERGUER ikasle antolakundeekin elkarlanean mobilizazio eguna antolate Ikasle Abertzaleek datorren otsailaren 23rako. Nazio gisa zapaltzen dituen LOMCE legeari planto egiteko deia luzatu nahi dute, bakoitza bere errealitate propiotik. Horretarako mobilizazio ezberdinak antolatu dituzte. Otsailaren 9an Herrialde Katalanetan, 16an Galizan eta 23an Euskal Herrian. Ezkerreko ikasle antolakunde independentistek adierazi dutenez, "herri bakoitzari dagokigun...

0 comentarios

Deialdi bateratuarekin dator aurtengo Herri Unibertsitatea

Heldu da aurtengoan ere Herri Unibertsitatea. Herri jakintza kolektiboa zabaltzea eta bestelako unibertsitate eredu bat eraikitzea helburu duen ekimen hau otsailaren 20tik 23ra bitarte izango da. Maila lokaleko Herri Unibertsitateekin hasiko da lehenengo bi egunetan Euskal Herriko campus ezberdinetan. 23an berriz, bukaera emateko, antolatzaileek deialdi nazionala egin dute iaz Ertzaintzak desalojatu zituen San Mameseko fakultatean.

Otsailaren 23an, ere, Ikasle Abertzaleek...

últimos posts
últimos comentarios